94 478 30 00

BULEGO NAGUSIAK

94 418 94 20

APARKAMENDUEN KUDEAKETA ETA SEGURTASUNA

NORTZUK GARA?

APARKABISA - Bizkaiko garraio gunea

Aparkabisak mende laurden baino gehiago darama Bizkaiko Garraio Gune eta ibilgailu astunen Aparkalekuen eraikuntza eta kudeaketari lotuta. Logistika eta garraio esparruan kontuan hartzeko erreferentzia da eta sektoreko eragileei, estrategikoki kokatuta dauden instalazioak eta oso balorazio ona daukaten goi-mailako zerbitzuak eskaintzen dizkie. Azken hauek, proiektu hau kontsolidatzen lagundu dute.

Etengabeko zabalkuntzan dagoen karga eta banaketa mugimendu handiko industria-ekoizpeneko eremuan kokatuta, munduko edozein alderekin komunikabide ezin hobeak dauzkagu: Kantauriko Autobidearen eta Euskal-Aragoiar Autobidearen ondoan (A-68) gaude, Bilbotik 7 minutura, aireportutik 5 minutura eta Bilboko Portutik 3 minutura.

Sozietate publiko legez orain daukagun eta etorkizunean ere izango dugun  bokazioa, hain lehiakorra den garraio eta logistika munduan, trakzio-elementua bilakatzea da, gure nortasun ezaugarririk nagusienari eutsiz: enpresei, konpainietako langileei eta ibilgailuei, hau da, bezeroari, kalitatezko zerbitzua eskaintzea.

Instalazioak, Trapagaranen eta Zierbenan dauzkagu. Trapagaranen, industria eta bulego nabeak, Aduana eta Biltegi zerbitzua eta salgai orokorrentzako aparkaleku bi ditugu. Zierbenan, bulegoak, kafetegia eta automobilentzako  aparkalekuaz gain, beste aparkaleku bi dauzkagu, bat salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat eta bestea, salgai orokorrentzako.

Gure kokapen estrategikoa eta garraio eta logistika sektorearekin hartu dugun konpromisoari esker, Aparkabisa  “denetik gertu eta denen zerbitzura” dagoela baiezta dezakegu.

 

INSTITUZIO-HARREMANAK

El Juncal Auzoa. 48510 Trapagaran

Bilboko Portua

Refradigas Kalea 2. 48508 Zierbena