94 478 30 00

BULEGO NAGUSIAK

94 418 94 20

APARKAMENDUEN KUDEAKETA ETA SEGURTASUNA

Legezko oharra, pribatutasuna eta cookiak

Pribatutasun politika eta lege oharra

Datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legeria (Europako 679/16 Erregelamendua eta garatzen duen arautegia) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei dagokienez dagoen erregulazioa (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.aparkabisa.com webaren bidez egiten diren eragiketa guztietan aplikatuko diren erabilera baldintza orokorrak jakinarazten dizkizugu.

 

Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualari eta hango eduki guztiei dagozkien eskubideak APARKABISA BIZKAIKO GARRAIO GUNEA S.A.-renak dira (hemendik aurrera, APARKABISA; helbidea: El Juncal Auzoa z/g , 48510 Trapagaran; eta ZEK: A01024231.

Zeharo debeku da orrialde hau gutxi-asko aldatzea. APARKABISAk ez du bere gain hartzen baimenik ez duten erabiltzaileen manipulazioen edo aldarazpenen ondorioz erator daitekeen  erantzukizunik. APARKABISAk ez du jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko edota webgunearekin loturik dagoen jabetzari edo eskubideari, zerbitzuei edo edukiei buruzko  inolako lizentziarik edo baimenik ematen.

Debeku da webgune honen edukiak berauen jatorria aipatzeke edo horretarako baimena beren beregi eskatzeke osorik edo partzialki erreproduzitzea. Baldin eta webgune honetan biltzen den informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta erabilera gaizto horrek APARKABISAren jabetza intelektualari eta industrialari dagozkien eskubideetan kalteak eragiten baditu, ekintza egokiak abiaraztea eragingo du, eta hala denean, erabilera horien ondoriozko erantzukizunak betetzeko eskatu ahal izango da.

 

Erabiltzeko baldintzak

APARKABISAk ohartarazten du web orrialde honetan biltzen diren materialak informazio hutserako gorde ditugula, eta beraz, ez direla aski kasu zehatz batean erabakiak hartzeko edo posizioak ezartzeko. Materialok ez dute APARKABISAk ezein gai zehatzi buruzko aholkularitza edo zerbitzu profesionalik eskaintzerik eragingo. APARKABISAk ez du bere gain hartzen arestion aipatu den informazioaren ondoriozko edo informazio hori erabiltzearekin loturik dauden kalte-galeren ziozko ezelako erantzukizunik.

Webgune honetan biltzen diren estekek edo loturek hirugarren pertsonek kudeatzen dituzten eta APARKABISAk inondik inora ere kontrolatzen ez dituen beste webgune edo orrialde batzuetara eroan ditzakete erabiltzaileak. APARKABISAk ez du webgune eta orrialde horien edukien eta egoeraren erantzukizunik, eta webgune honetatik orrialde horietara sartzeak ez du esan nahi APARKABISAk haien edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik.

APARKABISAk ez du "Spaming" teknikarik erabiltzen.

 

Legezko erabilera

Web orrialde honen eta beronen zerbitzuen erabiltzaileek trafikoaren legeen eta erabileren arabera baliatu behar dituzte bitartekook, eta web orrialdea eta beronen zerbitzuak ezin izango dituzte legez aurkako xede edo ondoreetarako erabili, ez eta hirugarren pertsonen eskubideei eta interesei kalte eragite aldera edota edozein eratara web orrialdeari kalteak eragin eta hura ezgaitu, gainkargatu edo narriatzeko moduan edo erabiltzaileek web orrialdea eta beronen zerbitzuak normal erabili eta gozatzea galarazteko moduan baliatu ere. Eginbehar hori betetzen ez dutenak erantzule izango dira web orrialdearen titularraren eta hirugarren pertsonen aurrean, baldin eta eginbehar hori ez betetzearen ondorioz kalte-galerarik eragin badute.

 

Akatsen bermea

APARKABISAk ez du bermatzen web orrialdea atzitzean edo webgunearen edukietan akatsak gerta ez daitezkeenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen direnean, erreprodukzio hori informazio hutsa emateko izango da, halako moldez non, baliozkotzat joko baita, ondore guztietarako, haren buletin edo iturri ofizial egokian egiten den argitalpena.

Zerbitzuaren erabilgarritasuna

APARKABISAk beretzat gordetzen du bere webgunean jasotzen den informazioari edota haren konfigurazio eta aurkezpenari buruzko aldarazpenak eta egunerapenak edozein unetan eta aurretiaz ohartarazpenik egiteke gauzatzeko ahalmena.

APARKABISAk ez ditu web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta segida bermatzen.

APARKABISAk ez du bere gain hartzen web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo segidarik ezaren ziozko, erabiltzaileek web orrialdeari eta beronen zerbitzuei egozten dieten erabileraren iruzurraren karizko, webgunearen eta beronen zerbitzuen hutseginkortasunaren ziozko eta, bereziki (baina ez soil-soilik), web orrialdeak edo zerbitzuak ematen diren orrialdeak atzitzeko hutsen karizko edonolako kalte-galeren erantzukizun oro.

 

Cookien eta jarduera-fitxategiaren erabilera

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu erabiltzaile batek haren gune eta orrialdeetan zehar nabigatzen jarduten duenean. Webgunean erabiltzen diren cookiak web zerbitzari baten bidez nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira, erabiltzaileek webgunean izaten dituzten jarduerak erregistratzeko eta erabiltzaileari nabigazio azkarragoa eta pertsonalizatuagoa errazteko. Erabiltzaileek beren nabigatzailea cookiak sartzea, horiek blokeatzea edo, hala denean, ezabatzea galarazte aldera konfiguratzeko aukera dute. Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileek webguneak bidaltzen dituen cookiak instalatzea baimentzea.

Era berean, webgunearen zerbitzariek modu automatikoan detektatzen dituzte erabiltzaileek baliatzen duten sarearen IP helbidea eta izena. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduerak jasotzen dituen fitxategi batean erregistratzen da, ondorik datuak prozesatzeko eta estatistika arloko neurketak eskuratzeko; horrela, zenbat orrialde inprimatu diren, zenbat bisita jaso diren eta abar jakin ahal izango da.

Hala ere, APARKABISAk eta bere legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartuko cookien politika honetan aipatzen diren hirugarrenek izan ditzaketen pribatutasun-politiken eduki eta egiazkotasunarengatik.

Web-nabigatzaileak cookieak biltegiratzeko tresnak dira eta horiek aktibatzeko edo desaktibatzeko eskubidea leku horretatik gauzatu behar duzu. APARKABISAk eta bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen edo oker erabiltzen dutela.

Batzuetan cookieak instalatu behar dira nabigatzaileak horiek ez onartzeko erabakia ahaztu ez dezan.

Cookiei buruzko politika honi buruz edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jar zaietzke harremanetarako atalaren bitartez.

 

Webgunearen monitorizazioa

Webgunea monitorizatzeko beren beregiko sistemak ez ezik, orrialde honek atariko kanpoko tresna estatistikoak ere erabiltzen ditu, jabearen zerbitzarietan ostataturik daudenak; horrezaz gainera, badu Google Analytics deritzon zerbitzua ere, hau da, Google, Inc. enpresak ematen duen analisi-zerbitzua.

Google Analytics zerbitzuak cookiak erabiltzen ditu webguneari erabiltzaileek gunea nola baliatzen duten ikusten laguntzeko. Cookiak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa, barne delarik haren IP helbidea, zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Amerikako Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabileraren aztarnak erasotzeko, haren jarduerei buruzko txostenak pilatzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturik dauden beste zerbitzu batzuk emateko.

Googlek hirugarren pertsonei helarazi ahal izango diete informazio hori, baldin eta legerian hala ezarririk badago edo hirugarren pertsona horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen badute.

Googlek ez du bere IP helbidea esku artean duen beste ezein daturekin lotuko.

Webgune hori erabiltzean, Googlek informazioa goian adierazi diren moduan eta xede horietarako tratatzea onartzen du.

Datuen edota informazioaren tratamendua errefusatu ahal izango duzu, zure nabigatzailean cookiak ez erabiltzeko konfigurazioa hautatuz; hala ere, jakin behar duzu kasu horretan, beharbada, ezin izango dituzula webgune honen funtzionaltasun guztiak baliatu.

Jasotzen den informazioaren erabileraren ziozko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, beroenen zerbitzuen eta edukien erabilera soil-soilik bere ardurapekoa dela, kasu guzti-guztietan. Bai webgunea atzitzea eta bai orrialdean jasotzen den informazioaren balizko erabilera interesatuaren erantzukizun hutsa da, eta berea baino ez. APARKABISAk ez du inolako erantzukizunik izango webgunea atzitzearen edo hango informazioa baliatzearen ondorioz edota edozein iritzi edota erabaki pertsonal edo enpresarial aldezte aldera horiez egin daitekeen aplikazioaren kariz gerta daitekeen kalte-galeretan. APARKABISAk ez du bere gain hartzen web orrialdean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo berorien edukien ondoriozko ezelako erantzukizunik.

 

Datu Pertsonalen Babesa

APARKABISAk erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesari dagokionez aplikagarria den legerian ezarritakoaren arabera, zehazki Europako Legebiltzarraren 2016/679 eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko erregelamenduan eta berau garatzen duen arautegian.

Horretarako teknika eta antolaketaren aldetik beharrezko neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalak galdu, txarto erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu ez daitezen, kontuan hartuz teknologiaren egoera, datuen nolakotasuna eta jasan ditzaketen arriskuak Web honetan eskaintzen den zerbitzuren bat lortzeko datu pertsonalak ematea beharrezkoa denean, datuon tratamendua dagokion pertsonaren onespenean oinarrituko da, legezko ohar hau eta pribatutasun politika onartuz.

Datu pertsonalak soilik zerbitzu egokia emateko erabiliko dira, horretarako APARKABISAk datu horiek eskuratzeko aukera eman ahalko die APARKABISAk azpikontratatutako profesional/enpresei eta erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua bete ahal izateko halabeharrez parte hartu behar duten Erakundeei. Halaber, datu pertsonalak lagako dira dagozkion legezko betebeharrei erantzuteko.

Datu pertsonalok erabiltzailea APARKABISArekin lotzen duen harremanak dirauen bitartean kontserbatuko dira eta, nolanahi den ere, harreman horren ondorioz sortutako legezko betebeharrak burutzeko ezarritako epealdian.

APARKABISAren pribatutasun politikak erabiltzaileari bermatu egiten dio bere eskubideak gauzatzeko aukera: dagokion pertsonari buruzko datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea, erabilera mugatzea, datuen eramangarritasun-eskubidea, edo erabilera ukatzea. Eskubideok gauzatu daitezke:

• ohiko posta bidaliz APARKABISA BIZKAIKO GARRAIO GUNEA, S.A. -ri, El Juncal Auzoa z/g, 48510 Trapagaran.

• edota e-posta helbide honetara aparkabisa@aparkabisa.com.

• Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren aurrean.

• Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazio, Gobernamendu On eta Gardentasunerako Kabinetearen aurrean.

 

Erabiltzailaren baimena

Baldin eta zure datuak ematen badizkiguzu, APARKABISAk egiten dituen zerbitzuekin loturik dauden jakinarazpenak bidaltzeko erabili ahal izatea eta datu horiek zerbitzugintzaren arloan APARKABISAren lankide jarduten duten erakundeei eskualdatzea baimentzen duzula ulertzen da.

Halaber, APARKABISAk antolatzen dituen ekitaldietara joaten diren pertsonek baimena ematen dute beren irudiak erabil daietzen, baita ordezkatuta egon litezkeen kasuetan ere, soil-soilik enpresa honek egin lezakeen komunikazioaren ondorioetarako.

 

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Web orrialde honen erabilerak Espainiako legeria du manuzko, erabiltzailearen lege-ingurunea gorabehera. Baldintza hauen interpretazioari buruzko eztabaidarik sortuz gero, APARKABISAk bere jarduera finkaturik duen tokiko epaitegiek ebatziko dute.

El Juncal Auzoa. 48510 Trapagaran

Bilboko Portua

Refradigas Kalea 2. 48508 Zierbena